Frakzio organikoa gure etxean sortzen ditugun elikagaien hondarrez eta bestelako osagai biodegradagarriez osatutako frakzioa da.

ZER DA FRAKZIO ORGANIKOA?

Frakzio organikoa gure etxean sortzen ditugun elikagaien hondarrez eta bestelako osagai biodegradagarriez osatutako frakzioa da.

ZER HONDAKIN BOTA DAITEZKE EDUKIONTZI MARROIRA?

Edukiontzi marroira frakzio organikoa osatzen duten hondakinak, hau da, etxeko biohondakinak, bota daitezke:

Janari egosia

Fruten eta begetalen hondakinak, gordinak edo egosiak

Haragi hondarrak, gordinak edo egosiak

Arrain eta itsaski hondarrak, gordinak edo egosiak

Fruitu lehorren oskolak

Te hondarrak eta kafe hondarrak

Lorazaintzako arrastoak, inausketa hondarrak eta orbela

Sukaldeko papera janariz zikindua, kortxo naturala eta pospoloak
EZ SARTU INOIZ HONAKOA EDUKIONTZI MARROIAN
Errefusarentzako edukiontzian doa eta:
Pardelak, konpresak, tanpoiak eta toaila higienikoak, bestelako higiene produktuak, erabilitako paperezko musuzapiak, hautsa, zigarro-puntak eta hautsontzietako errautsa, katuen hondarra eta loreontzien lurra, olioa edo bestelako likidoak, pegatinak eta bestelako itsaskorrak, tiritak, esparatrapua eta antzekoak

HONDAKIN ORGANIKOAK
NOLA BEREIZTU?

ETXEAN
Hondakin organikoak ontzi marroian sartu poltsa konpostagarri baten barruan.
Ontzi aireztatuak hondakin organikoak hartzitzea eta lixibiatuak eta usain txarrak sortzea ekiditen du.

KALEAN
Ireki edukiontzi marroiak zure txartelarekin edo zure giltzarekin eta sartu barrura hondakin organikoen poltsa ondo itxirik. Edukiontziak itxirik daude bildutako materia organikoa kalitate onekoa dela bermatzeko.
Erabili itzazu beti poltsa konpostagarriak.
EZ erabili bestelako poltsarik, konpostaren ekoizpena oztopatzen dute eta.

HONDAKIN ORGANIKOAK NOLA BEREIZTU?

ZER LORTZEN DUGU HONDAKIN ORGANIKOEI ESKER

Edukiontzi marroietan gaika bildutako biohondakinak Bizkaiko Konpostegia tratamendu-plantara eramaten dira.
Bertan, hondakinak klasifikatzen dira eta pilak osatuaz banatzen dira konpostaje prozesua egiteko. Hilabete batzuen ostean, aireko oxigenoari esker eta materiala extra bati esker, egituratzaile bezala ezagutzen dena, konposta lortzen da.
Mikroorganismo familia ugari dira materia organikoaren eraldaketaren arduradunak. Hauek aktibitate osagarria dute eta elkarlanean jarduten dute konposta lortzeko.