1

ZERGATIK BEREIZTU BEHAR DITUGU HONDAKIN ORGANIKOAK?

Etxean sortzen ditugun hondakin organikoak bereizten baditugu hiri hondakinen tratamenduaren efizientzia hobetzen dugu, hondakinen kudeaketa kostua murrizten da eta birziklapena bultzatzen dugu. Honetaz gain, ingurune osasuntsuagoa lortzen dugu eta kutsadura atmosferikoa murrizten da berotegi efektuko gasen isurketa gutxitzen da eta.

2

ZER ONURA DITU HONDAKIN ORGANIKOAK BEREIZTEAK?

Hondakinen sailkapenaren onura nagusienetako bat ekonomia zirkularrean oinarritutako eredua lortzeko lagungarria dela da. Horrelako sisteman hondakinak baliabide gisa erabiltzen ditugu. Guztion ardura da bereizketa ondo egitea gizartearenganako ondorio egokiak ditu eta.

Honetaz gain, hondakinen gaikako bilketari esker berotegi efektuko gasen isuria murrizten da eta aldaketa klimatikoa ahultzeko bide bat da.

3

KAFE-KAPSULAK BOTA AHAL DITUT EDUKIONTZI MARROIRA?

Kafe-kapsulak maiz plastikoz zein aluminioz eginda daude eta, beraz, ez dira edukiontzi marroira bota behar. Ordea, kafe hondarrak frakzio organikoaren osagaiak dira eta edukiontzi marroira bota daitezke.

4

ZER EGIN BEHAR DUT ETXEKO ANIMALIEN GOROTZEKIN EDOTA KATUENTZAKO ONDARRAREKIN?

Etxeko animalien gorotzak eta katuentzako ondarra errefusaren edukiontzira bota behar dira eta ezin dira nahastu hondakin organikoekin. Konpostaje prozesuan suntsitzen ez diren bakteriak eta bestelako mikroorganismoak izan ditzakete eta arrisku sanitarioaren eragileak izan daitezke.

5

PIXOIHALAK BA AL DIRA HONDAKIN ORGANIKOAK?

Erabilitako pixoihalek gorotzak eta zelulosa dute eta hauek elementu organikoak dira baina badituzte birziklapena oztopatzen duten bestelako osagai ez-organikoak ere. Beraz, pixoihalak ezin dira bota edukiontzi marroian sartu, errefusaren edukiontzian baizik.

6

ZERGATIK BOTA AHAL DIRA EDUKIONTZI MARROIRA ERABILITAKO PAPEREZKO EZPAINZAPIAK ETA JANARI HONDARREZ ZIKINDURIKO SUKALDEKO PAPERA ETA KARTOIAK?

Elikagaien arrastoekin zikinduriko paperezko ezpainzapiak, sukaldeko papera edota kartoi txikiak edukiontzi marroira bota daitezke. Produktu hauek zelulosaz ekoiztuta daude eta landare jatorriko osagai biodegradagarria da.

Honelako produktuak kimikoez zikindurik badaude, pinturaz, adibidez, errefusaren edukiontzian sartu behar dira.

7

ZER EGIN BEHAR DUT KORTXO NATURALAZ EGINIKO TAPOIEKIN?

Kortxo naturalak edukiontzi marroira bota daitezke osagai biodegradarriak ditu eta. Izan ere, kortxoa artelatzaren enborraren azalarekin ekoizten da osagai kimikorik erabili gabe. Enborraren azala uretan irakinarazten da eta tapoi forma ematen zaio. Aldiz, materiala sintetikoz ekoiztutako tapoiak (halaber plastikoa edo silikona) kortxo itxura badute ere, errefusaren edukiontzira bota behar dira.

8

LORAZAINTZAKO HONDAKIN TXIKIAK EDUKIONTZI MARROIRA BOTA AHAL DAITEZKE?

Bai. Lorazaintzako hondar txikiak kopuru txikian edukiontzi marroira bota daitezke eta honakoak dira: lore-zortak, zelai konponketako hondarrak, hildako hostoak eta orbela, eta apainketarako landareen enbor eta zuntza txikiak. Adarrak edota enbor hondarrak ezin dira bota kaleko edukiontzietan eta Garbiguneetara eraman behar dira.